inprimatu
(Lino Akesolori)
Izenburua:
(Lino Akesolori)
Sinadura:
Erkiaga, Eusebio (Endaitz, Erkiagarre)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Erkiaga, Eusebio

Argitalpena:
Euskerazaintza.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
7.zk.
Orrialdea:
46

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Lino Akesolo

 

Erkiaga, Eusebio

 

 Jakingura zuzenez

 lanerako erne,

 urteak gorabeera

 prest esku ta barne;

 gure euskal-liburuez

 irakasle errime,

 idazle zaarrak ziur

 Linogaz konforme.

 

 Egitadetan luze,

 barriketan labur,

 Bizkaiko burdiņeaz

 esaera zuur;

 alorra autetsi ta

 lur gogor naiz samur,

 goldea artez daroa

 ez gatxera makur.

 

 Agur eta oore

 bero ta goraki

 adionez Dimako

 seme argiari,

 Jaungoikozale eta

 euskal zerbitzari...

 Bizitzea biontzat

 izan dau opari.

 


inprimatu