inprimatu
Misionestak Hazparnen
Izenburua:
Misionestak Hazparnen
Sinadura:
Adema, Gratien (Zalduby)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Adema, Gratien

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
340-341

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Misionestak Hazparnen

 

Adema, Gratien

 

 1

 

 Misionestak Hazparnen oihu dolamenez,

 Nehor gure artean eririk badenetz.

 Hurbil gaiten guziak laster bihotz onez,

 Sendaturen gaituzte atsoluzionez.

 

 2

 

 Deyheralde misionest beharren hazlea,

 Haren parabolari ez daite enea.

 Bera ere baitugu herriko semea,

 Makur litake horren hemendik joaitea.

 

 3

 

 Hiriart zer sujeta bere kadiratik,

 Zer egia sarkorrak bere predikutik.

 Nahi gaitu beiratu guziak galtzetik,

 Iduri mintzo dela ifernu zolatik.

 

 4

 

 Nol'utz aipatu gabe oi musde Cottiart?

 Harek ere egin du ainhitz Jainkotiar.

 Arbolarik harekin ez ditake eihar,

 Ez ginuke jaun hori herritik utzi behar.

 


inprimatu