Goiza
Erkiaga, Eusebi
Goiza, Yauna'ren opa-abestia;
goizez, Eguzki'k, yaiketze;
txoriek leen-eresketa gozo.
bigi lilien yaiotze.
Ekaldetik mee, argi-zirrinta,
ots astun dorre yualek;
argi-antz nabar, urretsu gero,
agitz naro, yaun orail'ek.
Itxasoan izla zidartsuak,
-Eguzki'ren maite-emaitzak-,
ere ederrago legor-aldean
aunitz margoz argi-brintzak.
Goiza! ikuskari bikain-asea,
barritua egunoro,
lan-atadia, alperrak etsai,
biziontzat nai-ta-ezko.
Izarrak agur, arratsera arte,
egin dautsoe lurrari;
Eguzki gozo, eguneroko,
emon poz barria guri.