inprimatu
Bizkaiko bertsolariak
Izenburua:
Bizkaiko bertsolariak
Sinadura:
Erkiaga, Eusebio (Endaitz, Erkiagarre)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Erkiaga, Eusebio

Argitalpena:
Anaitasuna.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
65.zk.
Orrialdea:
7

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bizkaiko bertsolariak

 

Erkiaga, Eusebio

 

 Ugaritu ta obatu dira

 bertsolariak Bizkaian,

 neurri kontua ba dakie ta

 puntu zuzena amaian;

 bertsoak errez asmetan dabez

 bai plazan eta bai maian,

 egoki jakoz gure Erriari

 oraiñaldiko garaian.

 

 Aurten txapeldun geratua da

 Muxika aldeko Enbeita,

 maisu jator ta ezaguna zan

 edonun beronen aita;

 jatorria dauka, agiri danez,

 neurtitzetarako jita,

 alanbearrez soiñu ta bertso

 artean dago azita.

 

 Azpillaga da azaldu jakun

 itxarokizun lorea,

 Artibaitiko perla oindiño

 guztiz txukundu bagea;

 aots zolia, izkeraz eder,

 sasoi oneko gaztea,

 Euskereari emongo deutsa,

 bikaintasunez, ospea.

 

 Onein ondoan ikusi doguz

 txairo, beste lau errege

 ziri zorrotza gerturik daukan

 Larrauri-ko Ormaetxe;

 urduritasun aundiz dabillen

 Alberdi diñot ementxe,

 Pujana-k nasai bere esanak,

 Sardui-k neurria legetxe.

 

 Antxiñakoak esaten eben

 "jokoa ezta errenta",

 orren ondoan danontzat ei da

 "obe, oilloa erreta".

 Txapelketea amaitutean,

 nausi soilla bear eta

 danen gustua egin nai, baiña

 danok ez bardiña seta.

 

 Bizkai osoko bertsolariei

 garaiez jaken dei egin,

 bear dan legez zerak egiten

 iñok egin dau alegin;

 baten batzuek azken orduan

 nunbait artu ba dabe min,

 tamalez, jaunak, lenen sariaz

 guztiak etxera ezin.

 

 Aitaturiko seiren jarraian

 ba daukagu sail zabala,

 bertsolariak ogetamartik

 gora agertu dirala;

 euron artean ba dira onak,

 Mugartegi bat, itzala!

 urren burrukak eztabe emongo

 buruaustea makala.

 

 Bizkaia orain, zoriortean,

 emengo zeren egarri,

 bertsotarako antxiñan legez

 zaletasuna ugari;

 odol gurea eztaigun uka,

 eskubideak alkarri,

 gure artean, jaungoikoak nai,

 euskeraz beti alkarri.

 

 (Lekeitio-n, 1959-ko iraillaren 8-an)

 


inprimatu