inprimatu
Ama'ri mayatzean
Izenburua:
Ama'ri mayatzean
Sinadura:
Erkiaga, Eusebio (Endaitz, Erkiagarre)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Erkiaga, Eusebio

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
739.zk.
Orrialdea:
11

Amari, mayatzean

 

Endaitz

 

 Zuriaren zurimin,

 ederretan eder:

 ama danen artean,

 andra danen gaņean,

 Amatxo, Zeu goren.

 

 Zelai eta landetan

 lorak yayo dira,

 ta gure biotzetan

 naro ernemiņetan

 maitasun diztira.

 

 Bake aingerutarrez

 urdin dago goya;

 bego guganik urrun

 txerrenaren adur-mun

 obenaren loya.

 

 Pagopean gozaro

 dago artaldea,

 abaro-gerizeak

 eta bazka ezeak

 ardion asea.

 

 Sagastia loretsu

 dot begi-aurrean;

 ez al daust uts-emongo

 ene madari-ondo

 lerdenak, udaran.

 

 Mao ta zitoriak

 opa nai neuskizuz:

 baņa lora atsegiņik

 iņun aurki eziņik

 nabil, lor ta estu.

 

 Lilli bat baņo eztot:

 "biotz gaixo auxe":

 ta berau eskeintzera

 natortzu, onetara,

 Ama garbi maite.

 


inprimatu