inprimatu
Lurdeko harpe sainduaren aitzinean kantatzekoa
Izenburua:
Lurdeko harpe sainduaren aitzinean kantatzekoa
Sinadura:
Adema, Gratien (Zalduby)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Adema, Gratien

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
1100.zk.
Orrialdea:
4

Lurdeko harpe sainduaren aitzinean kantatzekoa

 

Zalduby

 

 Boz Batek

 

 Horra, horra, Harpe aaindua!

 Belhaunika gaiten hemen;

 Birjinaren ager lekhuan...

 Beha horrat: horra nun den.

 

 Guziek

 

 Horra, horra, Harpe Saindua!

 Hor agertu zen Maria:

 Huna mirakuiluz sortua

 Birjinaren ithurria.

 

 2

 

 Noiz ere hunat baitzen jautsi

 Ama Birjina zerutik,

 Harroka, larre eta sasi,

 Hemen ez zer bertze deusik.

 Horra, horra...

 

 3

 

 Bernadeta hortchetik zagon

 Ama Birjinari beha

 Guretzat ere o zein deio on,

 Orai hemen izaitea!

 Horra, horra...

 

 4

 

 Hauche da hemen gerthatzeko

 Gauzaren hunkigarria!

 Gutarat hala ethortzeko,

 Zu behar zinen Maria!

 Horra, horra...

 

 5

 

 Bernadeta bezein garbirik

 Ez baitzen nihor izatu,

 Ez zen hura beizik bihirik

 Agertze hortaz gozatu.

 Horra, horra...

 

 6

 

 Horra harroka hortan chutik

 Orduko haren itchura;

 Huna zurrutan ithurritik

 Hark sorrarazizko ura.

 Horra, horra...

 

 7

 

 Ama Birjinak erran hitzak

 Handizki dire obratu.

 Hark galdatu zued elizak

 harpe hau du khoroatu.

 Horra, horra...

 

 8

 

 Osteka noiz nahi geroztik,

 Birjinak erran bezala,

 Zeruko grazien ondotik

 Jendea hemen dabila.

 Horra, herra...

 

 9

 

 Mundu guziak badakitza

 Hemengo mirakuiluak,

 Nun nahi azkarrik dabiltza

 Eri hemen sendatuak.

 Horra, horra...

 

 10

 

 Gorphutz eri guziak baino

 Arimak beharragoak,

 Usuago dire oraino,

 Hemen pizturikakoak.

 Horra, horra...

 

 11

 

 Eskualdunak huna nun garen

 Maria zure oinetan

 Lagun gaitzatzu Fedearen

 Begiratzen gure baithan.

 Guazen, guazen...

 

 Orai hori bera guziek errepikaz

 

 Eskualdunak huna nun garen

 Maria zure oinetan;

 Lagun gaitzatzu Fedearen

 Begiratzen gure baithan.

 

 Boz Batek

 

 Fedeak du egin bethitik

 Eskualdunen ohorea;

 Gure aztean bethi chutik

 Iduk dezagun Fedea.

 

 Guziek

 

 Eskualdunak huna nun garen

 Maria zure oinetan

 Lagun gaitzatzu Fedearen

 Begiratzen gure baithan.

 

 Batek

 

 Gu ere zembat galtzen ari,

 Fedea hoztu zaikunak!...

 Othoi Maria, urrikari

 Izan zatzu Eskualdunak.

 

 Guziek

 

 Eskualdunak huna nun garen

 Maria zure oinetan;

 Lagun gaitzatzu Fedearen

 Begiratzen gure baithan.

 


inprimatu