Nor erranen du?
Erdozainzi Etxart, Manex
1
Berrogoita hirugarren urtean
Herioak beretu zuen
Urriko asteri batez
Bere etxekoak arto biltzen ari zirela
Viet-Nam'en gerla
Eta, nik uste, untsa orroit banaiz,
Ez zen lurra baratu here usaiako itzulian.
2
Azken hatsa eman zuen
Eta pollikiño
Begiak hetsi ziozkan
Norbaitek
3
Begien zolan
Soa sortzen ditaken gunean
Ezin negurtuzko
Barnatasunean
Begien zolan
Soa galtzen ditaken gunean
Begien zolako eremuan
Lanbro batean
4
BIZIAREN
ETA
HERIOAREN
ARTEKO
BORROKA
5
Begiak hesten direlarik
Pollikiño
Begiak perekatzen direlarik
Umilki
Azken aldikotz
6
NORK
ERRANEN DU
BIZIA
ALA
HERIOA
NAGUSITU DEN?
7
Usaiako nigarrak ixuri ziren
Auzokoak bildu ziren eta ibili
Eta, untsa orroit banaiz, herritar asko
Eta kartierekoak ere
Usaiako sar-jalgi eta otoitzen egiten.
8
Goiz batez, hamarrak irian,
JOANES GALLASTEGUI
Berrogoita hirugarren urtean
Ereman zuten, bizkarrean, auzoko gizonek
Elizaraino
Hobiraino
Eta ehortzi.
9
Lurra botatzen delarik
Pollikiño
Lurra botatzen delarik
Umilki
Gizon baten gorputza inguratzeko
Azken aldikotz
10
NORK
ERRANEN DU
BIZIA
ALA
HERIOA
NAGUSITU DEN?
11
Familiakokk
Hitz hauiek idatzi-arazi zituzten
Hil-harrian:
«HEMEN DAGO
LURRAREN GORDEAN
JOANESGALLASTEGUI
(1922-1964)
BIZIA
GIZONEN LURREAN
NAGUSITUKO DELAKO
ESPERANTXAN»
12
Familiakoka
Ahaideak
Herritarrak
Eta herritik kanpokoak
Eguneroko bizitzeari berriz loin ziren...
Dakidalarik
Lurra ez zen baratu bere usaiako itzulian.