Erauskin Errotari
Geure aita Sabin ez balitzaigu
Euzkadi piztera irten,
nungoak eta zein giņan ere
ez genduan guk jakiten,
baita gaņera urte gutxi barru
oinpeko belarra jaten,
ura bezelako semeak gutxi
dira ludian ara zen
orrengatikan idatzitzen det
guztiak jakin dezaten.
Tayu bat ona jaso dezayogun
marmol gogorrezko arriz,
ama Euzkadi maite degunok
opa diogu bost aldiz,
ikertutzea joango giņake
guztiok maitasun aundiz
baita gaņera anka gorrian
nola arkaitz eta mendiz
zer zoriona gu bizi gerala
ori argituko balitz.