Ludiko izate oni jarriak
Erauskin Errotari
Bertso berriak jartzera noa
Ludiko izate oni,
ez dakitenak ikasitzea
zergaitikan dan komeni,
kendutzailleak daude geyenak
eta utziak emanari
orrengaitikan sortutzen da gaur
oinbeste itz da armoni.
Askok diote bear degula
berdin igoaldadea,
nik ez det uste izango dala
batere gauza obea,
jarrita ere jan t'eran jokuz
azkar "diferente" gera
ez, berdintza au, jarria degu
Donoki lurren jabea.
Gaurko oztea ezagututzen
ez da erreza antzea,
aberatsa baņan txiroa dago
dotoreago jantzia,
ludi onetan ezbairik gabe
bear da diferentzia,
geren eskuko beatzetatik
ikusmen esperentzia.
Beste batzuek ala diote
Jaungoikorikan ez dala,
orrelakoai burni ariaz
lotu mingaņan aztala
batek bakarrik ludi guztia
nastu lezake bestela,
denon jabeak ez du maiteko
bere gudari ustela.
Sasoiko asko lanan igesi
dabiltz estadu tristean,
neroni arrunt arritutzen naiz
oyek orla ikustean,
alperra eta txiroa bada
aizkenerako eskean,
soņean jantzi berdiņarekin
igandean ta astean.
Milloika asko persona gaude
ludi onetan jayoak
sinistu gero kistar egiten
gaituala batayoak;
konfirmatzeak ere ba ditu
neurri gabeko graduak,
Jainkoak daki zenbait balio
duan geure estaduak.
Jarraitzeko