Deun Saturnino'ren bizitzari olerkiak
Erauskin Errotari
Jarraipena
San Papul animan zaya
jentil gaiztoak il zuten,
jakin zuanean, Deun Saturnino
aguro asko an zuten;
Tolosa, Franzin zeuden fielak
poz gutxi artu etzuten
onez, aurrera, asikonaiz, zer
gerta zitzayon esaten.
Jentil etzayan Elizak zuan
Kapitolio izena,
aurre artatik Deun Saturnino
goizero pasatzen zana,
Ereje gaizto biurri askok
ura eziñ eramana,
ataira, irten, elduta, narran
sartu zutela barruna.
Erejeak esan ziotela, ayen
Jainko adoratzeko
erantzun ziela orrelakorik
arekin, ez oldozteko,
aren odola, abel anakin
etzegola nastutzeko
uran asko jentil apaizak
ezpataz, pasatutzeko.
Oiñ biak lotu ta zezenari
isetsetikan, erantsi,
aurren saltoan orma bat jota
kopeta azurra, auzi;
gero, arrastan, errian jiran
puzka, zati, asko utzi,
kristau fielak, urrikalduta
andik joan ziran igesi.
Etxeko-andra almentsu batek
bere neskamearekin,
sokatik askatu Deun Saturnino
puzkak, biltzen zienekin,
zoka batean izkutaturik
nun erak bestek etzekin
andik denbora aldibatera
relikia egin ayekin.
Deun Saturnino ludi onetan
martirio asko pasatzea,
ezpataz pasa, zezenari lotu,
rastaka kendu bizia,
ordu artantxen Santu eginda
Zerua irabazia,
orain an dago, bertan gozatzen
betiraunde guzia.
Eguzki argiak daukan dizdara
ez bada biurtzen laño
ez da urtuko zureganako
aitormena, egun daño;
baita barkatu ez bagerade
zurezaz oartu gaurdaño,
aizken orduan guzaz oroitu
Agur Deun Saturnino.