inprimatu
Jesusen azken afaria
Izenburua:
Jesusen azken afaria
Sinadura:
Adema, Gratien (Zalduby)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Adema, Gratien

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
1096.zk.
Orrialdea:
4

Jesusen azken afaria

 

Zalduby

 

 ERREFAUA

 

 Adora dezagun mendeen mendetan

 Jesus Jainko Jauna Sakramendu huntan.

 

 1

 

 Jesus amodioz bihotza gaindian,

 Zein miragarri zen azken afarian!

 Guretzat zelarik hiltzerat abian,

 

 Gerokotz ere zen gurekin nahian.

 

 2

 

 Apostolueri erraten diote:

 «Ni gaur saldua naiz; bihar hien naute.

 Aitaren ganako dembora zait bethe.

 Huna orai zembat zaituztedan maite».

 

 3

 

 Ogia harturik mintzo da Jainkoa

 Hau da ene Gorphutz gurutzerakoa».

 Gero kambiatuz orobat arnoa:

 «Hau dut ene odol ichuri gogoa».

 

 4

 

 «Ene Gorphutz hau da zuen janaria;

 Ere Odol hau da zuen edaria.

 Hautan dut tinkatzen Testament berri,

 Zuenkin neraukan bihotz-lokharria».

 

 5

 

 Sakrifizio'ta Sakramendu Saindu,

 Jesusek egoitza gurekin hemen du.

 Gu nahiz altchatu bera da aphaldu;

 Oro nahi gaitu bere gana bildu.

 

 6

 

 Ogi eta arno itchurez iduri,

 Itchuretan Jesus itzaltzen da guri;

 Izatez hargatik ez arno ez ogi;

 Jesus ber bera da Sakramendu hori.

 

 7

 

 Aldare Sainduko Sakrifizioa

 Ber bera da nola Galbariokoa;

 Berdin-berdina da bien balioa.

 Bietan bera da Bitima Jainkoa.

 

 8

 

 Gurutzean Jesus odolez hustu zen;

 Odol bera dugu Mezan ezagutzen.

 Bainan Mezan ez du odolik ichurtzera,

 Pizturik ez baita gehiago hiltzen.

 

 9

 

 Iduri bakhotcha zathitzen denean,

 Jesus osorik da zathi bakhotchean:

 Jesus ez da hausten, ostia haustean.

 Ez eta mendratzen, hura gutitzean.

 

 10

 

 Michterio huni, o Kristau maitea,

 Gorphutzeko begiz bakharrik ez beha

 Huntako begia da guziz Fedea.

 Bihotz garbiak du bichta hoi hobea.

 

 11

 

 Jaten du justuak, jaten du gaichtoak;

 Barnez nor zer gana badaki Jainkoak.

 Gerokotz hargatik zer ondorioak!

 Loriazko edo zorigaitzezkoak.

 

 12

 

 Huna Aingeruen Ogia nun dugun,

 Zeruko bidean kai urri'ta lagun.

 Nor ere ez baita garbi ez fededun,

 Huntarik jan gabe geldi bedi urrun.

 

 13

 

 Jesusek nahi du gohazken guziak,

 Arimak chahurik, choritan jauntziak,

 Ez bagare haren haragiz hariak,

 Ez dezake iraun gu baithan graziak.

 

 14

 

 Jesusek gu baithan delarik egoiten,

 Oi! zenbat grazia darokun emaiten.

 Gu ere lorios hil eta pitz gaiten,

 Bera da hazitzat gutarat eraiten.

 

 15

 

 Adoratzen zaitut, o Jesus maitea,

 Aldaratik zaude orai niri beha,

 Ezagutzen nauzu ni bekhatoren,

 Urrikal zakizkit, o Salbatzailea!

 


inprimatu