Ama!
Erauskin Errotari
ĄAma! zer izen atsegiņa dan
gozoa eta biguna,
jayotzetikan biotzeraņo
eztiro sartzen zaiguna.
Ain da, bearra aoko zapia
berak eztitzen diguna
ludi guztian maitatzen dute;
garbia da euskalduna
seaskatxotik jeiki ta laister
pozik ikasten deguna.
Mendian ez da pixtirik sortu
ez da basoan txoririk
aur baten gisa maite duenik
bere ama ainbesterik;
kabi txokora jana eraman da
beren lumetan bildurik
ez da biziko ez luzaroan
iņola ere umerik
naiz txiu, txiu gaixoak egin
ez baldin badu amarik.
Aur ederrak musu gorriak
far, irri gozo-gozoan
amak askotan musu eman da
pozik artzeitu besoan
ez da atzegin samurragorik
sartuko ayen kolkoan
ez du emango Jaunak zorion
ederragorik munduan
eta ez dakik ote dan loraz
apaindurikan Zeruan.
Txantxangorriak ez du abesten
naiz igo meta burura
amak aurrari lo, lo esanaz
abesten dion erara.
Nik ez dakit zer Jaungoikozko dan
abesti atsegin ura
ain garbi eta argi
igotzen dana Zerura
aingerutxoen lira-soņuak
entzuten diran tokira.