inprimatu
Hartzaren kantoria
Izenburua:
Hartzaren kantoria
Sinadura:
Eppherre, Jean Pierre eta Michel (anaiek)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eppherre, Jean Pierre eta Michel

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
-2
Orrialdea:
725

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Hartzaren kantoria

 

Eppherre, Jean Pierre eta Michel (anaiek)

 

 Malür bat heltü zaikü Basabürian,

 Egiaz erraitea Santa Grazian,

 Prima eder bat hartzak usuki Pusunpes altian,

 Bena hanitx irus izan da jan eztianian.

 

 Otsua izan balitz harakoitia,

 Ihurk aski zükian horaren haxitzia

 Bena hartzari nor leiteke mentüra haxitzera,

 Zeren eta hura beita oro malezia.

 

 Prima handi haren aflijitia

 Egin zereionian hartzak usukia

 Mentüraz eta kosten ziozü kolpü hura bizia

 Gangrenatzen aisa beita hartzaren usukia.

 

 Erran Maider, beha hadi ene erranari,

 Peko eihera borta zerra ezan hobeki,

 Hartz handi hura jiten bazain, Ehüsarre aldeti

 Zepo on bat heda eta hatzaman ezan zankoti.

 

 Kunplitü dienian hilabetiak,

 Lau bost sei zazpi zortzi bederatziak

 Sendotüren ziriozü primari doloria

 Eta gero kantatüren Hartzaren kantoria.

 


inprimatu