inprimatu
Munduko ilunabarra
Izenburua:
Munduko ilunabarra
Sinadura:
Enbeita, Jon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Jon

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1
Orrialdea:
24

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Munduko ilunabarra

 

Enbeita, J.

 

 Euskal Herrian hainbeste urtetan lan egin ondoren, jubilaturik bere herrira doa

 

 Munduko ilunabarra,

 adinaren zoritxarra,

 ahultzen dijoa indarra

 baina ez barneko garra.

 Etorri nintzen herri hontara,

 berau zen nire izarra;

 bertan utzi dut izerdi eta

 zorionaren aparra,

 bertan uzten dut nire irria

 ta bertan nire negarra.

 Berriro nere jaiotetxera

 daukat itzuli beharra,

 baina ez zaitut inoiz ahaztuko

 ene Euskal Herri Zaharra (bis).

 

 Kanta izan dizut sarri

 hamaika abesti barri,

 baina gaurkoan naiz larri

 joatea da mingarri.

 Zu ikusteko ardurak nindun

 garai haretan ekarri;

 ezagututa gure bihotzak

 oratu ziren elkarri;

 ordurik hona ni izan nauzu

 hau esateko egarri:

 ni banijoa nere etxera,

 adinez bait naiz elbarri,

 baina zu beti izango zara

 nire bigarren aberri (bis).

 


inprimatu