inprimatu
Maiatzeko lorak
Izenburua:
Maiatzeko lorak
Sinadura:
Enbeita, Jon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Jon

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
45

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Maiatzeko lorak

 

Enbeita, Jon

 

 Uda barriak beti

 dauka bere antza:

 lorakaz jazten ditu

 zelai ta baratza;

 uda guztia dogu

 loraz aberatsa,

 baiņa aberatsena

 beti da maiatza.

 

 Lora illa deituten

 dautse maiatzari,

 maiatza beti dogu

 alai ta pozgarri.

 Txori guztiak bere

 jarten dauz kantari,

 sortzez garbiko gure

 maiatzeko Amari.

 

 Sortzez garbiko Ama

 Birjiņa Maria,

 jaiotzan ta bizitzan

 orbanik bagia.

 Maiatzeko illa da

 berai eskiņia,

 edertasun danakaz

 zearo jantzia.

 

 Sortzez garbiko Ama,

 Amarik onena,

 edertasun guztien

 lora ederrena,

 pozez kantari nator

 emen Zeuregana:

 maite zaitudalako

 zaindu naizu, Ama.

 


inprimatu