inprimatu
Igesi zendun anai maitea
Izenburua:
Igesi zendun anai maitea
Sinadura:
Enbeita, Jon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Jon

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2
Orrialdea:
21-22

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Igesi zendun anai maitea

 

Enbeita, J.

 

 Igesi zendun anai maitea

 zuretzat izan da hau kaltea

 juan zinandik zure sendia

 dago malkotan betea

 zu horrela ikustea

 benetan dugu tristea

 nahi nizuke esatea

 hobea dela anai artean

 beti esku ematea

 zatoz nerekin berriz etxera

 zabalik dago atea.

 

 Izango zendun zuk hainbatekin

 sinesten dizut buru ta begi

 baina orduko aitu ezina

 betirako galdu bedi

 ez dakit zendun zilegi

 horrela ezin da segi

 ta atsekabe gehiegi

 gaztea zara ta bizia

 etzazu hola eskegi

 hemen naukazu biok batera

 emango dugu aurpegi.

 

 Destinoaren ezten zornotza

 hain hurbila ta horren arrotza

 sarri nagusi izan nahi eta

 bilatzen dugu morrontza

 igestearen mingotza

 gehienetan dugu hotza

 baina arren ez zaitez lotsa

 zure etxean maite zaitugu

 egiten dizut aitortza

 etorri zaite lertu orduko

 zure atoaren bihotza.

 


inprimatu