inprimatu
Gaur etortzeko irrikatzen zen
Izenburua:
Gaur etortzeko irrikatzen zen
Sinadura:
Enbeita, Jon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Jon

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1
Orrialdea:
123

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gaur etortzeko irrikatzen zen

 

Enbeita, J.

 

 Bakarko saioa Jon Enbeitari: bere aitaren izenean Azpillagari pare bat bertso:

 

 Enbeita:

 

 Gaur etortzeko irrikatzen zen

 sarri aitortu zidanez

 Omenduari besarkada bat

 emateko maitasunez.

 Gogoz kontrara aldendu zaigu

 milla ejenplu emanez

 Jon Azpillaga gaur ziur izan

 nahiz ta ez hemen zuzenez

 zeru erdian bertso kantari

 dezula zure omenez.

 

 Euskara eta Euskadi zuen

 ago eta bihotzean

 anima hemen gelditu zaigu

 gorputzan erihotzean.

 Zurekin hainbat kantatu zuen

 uda zein negu hotsean

 ni ziur nago zure izena

 Azpillaga aitortzean

 bere bihotza kantari dela

 seme honen abotsean.

 


inprimatu