inprimatu
Ene maitea
Izenburua:
Ene maitea
Sinadura:
Enbeita, Jon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Jon

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
592-593.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ene maitea

 

Enbeita, Yon

 

 Mendi gailurrak besarkatuaz

 ba doa eguna lora

 Txori alaiak urbildu dira

 atseden bila basora

 Nere bihotzak salto egin dit

 maitasunaren txokora

 Nere maitia ba dator nunbait

 beheko zelaitikan gora.

 

 Ilunabarrak besarkatu nau

 aize arinak laztandu

 maiteinoaren urbiltasunak

 bihotza ez daian kiskaldu

 Erdibiturik bizi da eta

 beste erdia eskatzen du

 Ta bitartean gauak eguna

 osertzean du estaldu

 

 Zeru erdian agertu dira

 izarren kinu argiak

 Beheko zelairantz luzatu ditut

 amesez nere begiak:

 Bihotza golpez lertu behar zait

 jaso ditut beso biak

 Gauan iluna argiz jantzi du

 eldu dan nere maitiak.

 

 «Euskaldun baratzean

 jaio zinan lore

 garbi eta usaintsu

 larrosa dotore

 Txoriak kanta dizu

 amaika amore

 Besarkatutzen zaitu

 aize epelak ere

 Zu zaitut: katiguan

 lotzen nauan sare».

 

 «Zu zaitut bihotzaren

 erdiko atala

 Jakin ezazu gogoz

 maite zaitudala

 zure taupaden otsa

 nik daroadala

 eta nere bizia

 zugan dagoala

 biok bat izateko

 jaioak garala».

 

 «Ez dugu maite behar

 geu biok bakarrik

 Egoismoai inoiz

 ez emon indarrik

 Ez dugu ahaztu behar

 herriko negarrik

 ezta ez-entzun egin

 anaien didarrik

 gugan dugun artean

 maitasun su garrik».

 


inprimatu