Dirua
Enbeita, jon
Indartsu da ta
dirua dauka izena.
Bere aurrean
auzpeztutzen da gizona.
Ez dago ate itxirik
bere aurrean;
goiko ta beheko, guztiok,
dabiltz bere bildurrean.
Dirua, dirua,
munduko erreinua.
Dirua, dirua,
gaurko gizonen jaungoikua.
Gorputzak erosten ditu,
anaiak saldu.
Dirua daukan gizonak
edozer ahal du.
Gorrotoak sortzen ditu
sendiak ausi.
Deabruen diru horiek
mundu osoa iruntsi.
Ezin daikegu ukatu
bere menpe gaudela,
gure bizi osoa
diru atzean joakula.
|