inprimatu
B. Enbeitari agurra
Izenburua:
B. Enbeitari agurra
Sinadura:
Enbeita, Jon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Jon

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2
Orrialdea:
57

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


B. Enbeitari agurra

 

Enbeita, Jon

 

 Txotxo geurian espiritua

 Urretxindorraren garra,

 izan da zure bizi latzean

 iraupeneko indarra.

 Gudako zauri eta nekeak

 gizpetako negarra,

 abertzale ez direnentzat

 nahiko misterio larra.

 Ikusi zenduan sustraiak jaten

 erdararen koko-harra.

 Eta berriro sendatu zendun

 euskara amaren lizarra

 bertsoen bidez loretu zedin

 bere errama igarra;

 baina ez zinan gudu bonetan

 aita, ibili ba(a)karra.

 Buztarri lagun beti zenuen

 Klara emazte azkarra.

 Onetsen dotsen, eban gauetan

 egun gudan giharra.

 Bertsolarien sustarra,

 bertsozaleen izarra.

 Nahiz ez dan ordaintzen errez

 bizi guztiko beharra;

 Har zazu, aita, zure herriak

 eman nahi dautsun eskarra.

 


inprimatu