Vietnam'go gerra
Enbeita, Balendin
Ikusten dogu Vietnam'go lurra
Menperatu nai dabela,
Eta gaiņera mundu guztiak
Ori ondo dakiala,
Au ta guzti be bere errukirik
Iņundikan ez dagola,
Esan legike demokrazia
Basati biurtu dala.
Ego aldetik laino illunak
ipar aldea asarrez.
Sorkalde eta sorkalderantza
Begiratuta ezer ez.
Danen erdin laguntza eske
Aita goikoai deadarrez,
Andik be ezdau erantzupenik
Eta Vietnam negarrez.
Anai batzuek lurpean eta
Aur eta guraso zelan?
Demokrazia ikusten dogu
Ontzi galduen batelan.
Jazoten dana ikusita be
Ezin sinistu ezelan,
Erri txiki bat ezin burutu
Jauntxo diranen eskolan.
Orra Vietnam galdu zorian
Etsaiak armen indarrez,
Eta mundua ixilik dago
Egia esaten bildurrez.
Bere eskubide eta oiturak
Lurrean dabiltz tatarrez.
Noiz arte, Jauna, egon bear dau
Erri bat olan negarrez?