Uzpasitxa, neure jayotza lekua
Enbeita, B.
Uzpasitxako auzunetxua
Neure jayotza lekua!
Amaika aldiz zure altzuan
Egin dot ames gozua...
Geruago ta geyo maite dot
Neu jayo nintzan txokua;
Maite ezbaneu izango nintza
Sentzunik bako zorua.
Aingerutxua jayo nintzan da
Seaskatxuan lo goxo...
Ugatz-edaten neure amatxok
Altzora egin arte jaso.
Neure gilborra asetu arte
Ugatza emon ta gero
Barriro bere seaskatxora
Egin dagidan lo ta lo.
Aman ezpanak esan leikezan
Itz goxoenak, neuretzat...
Jateko bigun gozo eztia
Geienak aurtxoarentzat;
Beso artian mosu ta txera
Maitasun ezaugarritzat,
Eta aurtxoaren irri-barria
Bai pozgarri amarentzat!...
Landaratxua eldu oi dan lez
Apurka, aundia izaten
Ni be olantxe ogei urtera
Igarri gabe eldu nintzan
Gaztetasunak bultz-eraginda.
Etxetik nintzan urruntzen.
Au ta guzti be, aitak eta amak
Bardin ninduben maitatzen...
Urtiak juan urtiak etorri
Nire sentzuna betiaz
Gero ta geyo gogoratzen naz
Neure baserri politaz.
Gaztearoko zoro bizitza
Eta jolasak an doaz!...
Nai izanda be, ezin ni aiztu
Neure jayotza lekuaz.
Ainbesteraņo maite ninduben
Neure aita eta ama,
Ainbeste jolas gozo ein neban
Neure baserri polita,
Nire biotzak itxiko ete dauz
Baztertu edo aztuta?..
Ez, lurbira ontan jartzen ezpayat
Neure sentzuna galduta!