inprimatu
[Txomin Agirre]. Euskaldun
Izenburua:
[Txomin Agirre]. Euskaldun
Sinadura:
Enbeita, Balendin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Balendin

Argitalpena:
Euskerazaintza.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
6.zk.
Orrialdea:
48

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


[Txomin Agirre]. Euskaldun...

 

Enbeita, Balendin

 

 Txomin Agirre izan genduan

 egizko euskaldun zintzua

 pare-gabeko euskal idazle,

 ertilari jakintsua.

 Jakintzaz aundi, baña apala,

 erri maitale sutsua,

 nagirik bako langille trebe,

 borondatez indartsua,

 «Garoa» eta «Kresala»k dauke

 bere jakintzan mintsua.

 

 Izakera alai eta apala

 urre-gorrizko biotza.

 Altasun aundi, naimen zindoa,

 santua bere bizitza.

 Bere Euskera ta idazkera

 eder ata aberatsa.

 Zorioneko Txomin Agirre,

 zuk landu zendun baratza.

 Euskalerriak gizon oneri

 mesede asko zor dautza.

 


inprimatu