inprimatu
Eskerrak emanez
Izenburua:
Eskerrak emanez
Sinadura:
Enbeita, Balendin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Balendin

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2
Orrialdea:
59

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Eskerrak emanez

 

Enbeita, Balendin

 

 Udabarrian zelai baratzak

 loretan gorri ta zuri,

 Txoriak pozez kantuz eskerrak

 emoten Egileari.

 Neu ere denok eskertu nahirik

 pozikan nator kantari,

 ta hainbeste txori ikusten ango

 haundi-tixiki zar-gazteri,

 Omenaldi bat pozik eskeintzen

 txori txikitzar bateri.

 Hainbesterik izango zanik

 eneban uste nik hori.

 Ordaintzekorik ez daukat baina

 bihotza daukat opari.

 ere besarka anaikorrenak

 jai hoen egileari,

 euskara amaren partez

 eskerrik asko danori.

 Gizon bezela kontzentzi garbiz

 egia nahi dot autortu,

 neure bizitzai begiratuta

 ba daukat zertaz ohartu.

 Zergaitik naizen, gaur nazen beste

 argi nahi nuke agertu.

 zorionian buztartu.

 Samin haundian poztu nabenak

 neke aldietan indartu;

 sendi euskaldun, abertzale bat

 hastea nabena lortu.

 Beti ixilian baina lanean

 ez dana inoiz aspertu.

 Omenaldi hau berai eskeini

 gura neunkino eskertu;

 emazte Klara herri txalo hau,

 nere bihotz hau hartu.

 


inprimatu