inprimatu
Eguberri edo Gabon egunak
Izenburua:
Eguberri edo Gabon egunak
Sinadura:
Enbeita, Balendin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Balendin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
616.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Eguberri edo Gabon egunak

 

Enbeita, Balendin

 

 Indarren jaube diran

 Zabaltzen asi dira

 Gabon Zorionak

 Aztu eziņak diran

 Pozezko egunak.

 

 Danok izan nai dogu

 Zori onen jabe,

 Eta geugaitik gagoz

 Zorionik gabe.

 

 Gura badogu lortu

 Geure Zoriona

 Ez daiogun ukatu

 Bakoitzai berena.

 

 Begiratu daiogun

 Mundu zabalari

 Gose, egarriz, txiro

 Bizi diranari.

 

 Oientzat ere bardin

 Ditugu Gabonak

 Eskubide bardiņaz

 Ospatzeko danak

 

 Baiņa mundua dago

 Oso biurria,

 Ezin asetua da

 Odol egarria.

 

 Nun da kontzientzia?

 Nun da maitasuna?

 Odol gosian baldin

 Badabil gizona?

 

 Orra posezko Gabon

 Negar malkoetan,

 Indarren jaube diran

 Batzun ezkuetan.

 

 Goikuak ez badira

 Maitasunen jabe

 Pozezko Gabon malkoz

 Biurtuko dabe.

 

 Zorioneko Gabon

 Eta Urte Berri

 Maitasunak bakarrik

 Legikez ekarri.

 


inprimatu