inprimatu
Baita Domingo Iturrateri
Izenburua:
Baita Domingo Iturrateri
Sinadura:
Enbeita, Balendin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Balendin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
997.zk.
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Baita Domingo Iturrateri

 

Enbeita, Balendin

 

 Aita Santu Jaun Agurgarria

 Agur eleiza kistarra,

 Ate zabalik hartu gaituzan

 Aberri Italiarra,

 Aita Domingon omenez doa

 Eratu gaurko biltzarra,

 Eusko fedea bizirik dala

 Argi dirauskun Ğlizarrağ

 Baina mirabe negez bizi da

 Gure Euskal Herri zaharra,

 Justizi eta nortasun eske

 Urratu du deadarra,

 Aita Domingo zure bitartez

 Betor Jaunaren indarra

 Amaitu hainbat herri ta gizon

 Erru bakoen negarra

 Hil gorrotoaren garra

 Biztu maitasun Ğizarrağ

 Mundu hau dedin herri ta gizon

 Azkeen sendi bakarra,

 Hau da Euskadik nere bertsoan

 Gaur dakartzuen izparra

 

 Zuen txaloak nere biotza

 Maitasun sutan du gartu

 Erantzun gabe geratutia

 Ontzat ezin neike ahartu

 Euskaldun danon partez nai nuke

 Aita Santua agurtu,

 Erromatarren arrera ona

 Anai bezela eskartu,

 Anai arrebak egun onegaz

 Egin gaituzan ohartu,

 Euskal Herriko mendi gainean

 Izar berri bat da zortu,

 Aita Domingon jokabidean

 Geuria daigun errotu,

 Berak zituan itxaropenak

 Euskal fedean indartu,

 Herria jaso, loturak kendu

 Maitasun baten alkartu

 Euskal herriko, anai arteko

 Bakea nahi bada lortu.

 


inprimatu