Aundi guriak ondoren onik ez
Enbeita, Balentin
Aundi-guriai bere atea
Edegi nai izatia,
Esango neuke dala lapurrai
Atea edegitia.
Arrokerizko Aundi-guriai
Itxi daiogun atia,
Bestela sarri izango dogu
Mesede ordez kaltia.
Audi-zaliak ezdau izango
Apalak daukan bakerik,
Iņor menpean euki guria,
Ezdago gaixo txarraurik.
Bide ortatik ezdau lortuko
Bere zorion osorik,
Aundikerizko egarri orrek
Ezdaukalako aserik.
Aundi-zalea baldin bazara
Orra nire erantzuna,
Aundi-guriak galduten dausku
Sarritan geure zentzuna,
Aginpidian jarten badogu
Zentzunik bako gizona,
Orren eskuan ezdago ondo
Errien etorkizuna.
Arrokeria, aundikeria,
Ekaitz guztien zuzterra,
Zuzen-zalien arantza miņa,
Menpekoaren negarra,
Gizonak alkar aitu eziņa
Gorrotoaren sukarra,
Auxe de egiz arrekeriak
Dakarren bide bakarra.
Aukeran bizi gura dauanak
Bere arazu danetan,
Beti ezin lei ondo ibili
Giza-bideko gauzetan.
Aundi-zaleak biotzik ezdau,
Beti bekaizkerietan,
Mingaņez uso, barrutik otso,
Umea egikeretan.
Aundi-zaleak ez dau izango
Menpekoen errukirik,
Orretarako arrokeriak
Ez deutsa emoten lekurik,
Errien ona nundik datorren?
Ez dau orren ardurarik,
Gura dauana aukeran bizi
Eta sakela beterik.
Zenbat laterri jagi izan dira
Arrokerien indarrez,
Besten gauzakaz jaubetu eta
Zigortzen biotz gogorrez;
Bake-zaliak gudan ipiņi,
Guraso asko negarrez,
Jauntxukerien kaltea zer dan
Azaltzen ez dogu errez.
|