Anbotoko bertsoak (Orain dela 150 urte eginak, Peru eta Antoneri jarriak)
Enbeita, Balendin
Bizkaiko bazter baten
«Anboto» partian
gizon bi bizi ziren
Baserri batian
Goizean sartzen ziren
Tabernako atian
Ez zuten alde egiten
Bieramon artian.
Gizon biok ziraden
Peru eta Attton
Euren aldi guztian
Biziak «Anboton»
Biek euki ezkero
Edaria monton
Atsuei esaten eutsen
Baguaz ta hor konpon
Bekixen hotza nena,
Etxeko-artua
A gaitik armatzeben
Beiakin tratua
Tabernara ezkero
Seguru katua
Pozik eskapatzeko
Bazen zapatua.
Etxian euki arren
Sarri morokille.
Harek ipinten eutsen
Estomangu ille
Goiazan tabernara
Hobiaren bille
Andrea umiakin
Ixurratu delle.
Artoa zopa eta
Txoletien ura
Etxuak atxonduan
Holan bizi gure
Lebatz eta ternera
Lukenka musturre
Honekin egoten naz.
Tabernan gusture.
Biak egin eidabe
Seguru juntie
Mozkorrik hadu barik
Etxera ez juatie
Erretiratu arte
Herriko jentie
Etxera doianari
Kentzeko mueltie.
Atsuari gorde deutsat
Ule kopetie
Kostako iako orain
Bera topetie
Hau salduta edan daigun
Aguardientie
Buru motzik dabillela
Atso tronpetie.
Tabernerai dirautse
Entzuxu patrona
Apari txar bi baiño
Hoba da bat ona
Ezer baldin badago
Ekarrixu ona,
Dirurik ez badogu
Emango iak bona.
Peruk dirautso Antoni
Atera pipie
Asunbra ta erdirekin
Bete daigun tripie
Gainera edan daigun
Aguardientie
Neri beti gustau iat
Edari fuertie.
Arratsalde erdian
Jarri ziran maian
Euren estamangillak
Bete arte larrian
Gero handik gutxira
Ia gauerdian
Gomuta asko barik
Euren familian.
Pipie mosuen ta
Txapela eskuen
Biderik topau ezinik
Badiltzaz auzuen
Estrepesetan dira
Hurrengo pausuen
Begi biez aurrera
Sartu ziren pozuen
Biak han ebixela
Kakatzan aratin
Ezin aitu eukixuen
Euskara ala latin
Bator asto bategaz
Errotako Martin
Honek atara zitun
Bere astoakin.
Peruk dirautso Antoni
Antontxu Antontxu
Kakatza artian majo
Ein dogu koipetsu
Bost aldiz deskantsuan
Hartu dogu pentzu
Jarri zaiz albuan da
artuxu deskantsu.
Peruk dirautsa Antoni
Zu Anton kurtzulu
Kurtzulua izan da
Illun eiten dozu
Hasten dira esaten
Anton eta praisku
Zure buruko kalbuak
Argi eingo dauzku.
Kurtzulu ipini iok
Argiai metxie
Bestela ezin geinke
Topatu etxie
Kortako burdi zarra
Banaiok kotxie
Hantxe ibilko neuke
Neure atso motxie.
Haren andra tristeak
Bildurrez ikera
Ana Mari errota ta
Malen partikera
Horregaitik agurak
Ba, zeukan bizarra
Atsuai kokotien
Hausteko pitxerra.
Hamazazpi bertsorekin
Horra despedida
Kurtzuluen kantuak
Akabatu dira
Atsuak agurekin
Haserre badira
Alkarrenak (dira ta)
Konponduko dira.
|