inprimatu
Aita Martin (G.B.)
Izenburua:
Aita Martin (G.B.)
Sinadura:
Enbeita, Balendin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Balendin

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
1.zk.
Orrialdea:
11-12

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Aita Martin (G.B.)

 

Enbeita, B.

 

 Ludi onetan bakoitzak dauka

 Neurtuta bere bizitza.

 Zenbatekoa izan leiteken?

 Aita Goikoak dau giltza.

 Berak damotso gure izanari

 Bizi-bideko laguntza.

 Nai ta nai-ezik, on artu bear

 Zor dautsagun eriotza.

 

 Guztiak maite genduan geure

 Aita Martin karmeldarra,

 Euskaldun sendo, biotz aundiko,

 Jakintsu, apal, azkarra.

 Egi biribil mamintsu askon

 Egizko egille bakarra;

 Nai ta nai-ezik, on artu bear

 Bere betiko agurra.

 

 Karmen'go Aman jantzi doneaz

 Karmeldar ziņan egiņa.

 Irakasle ta izlari gartsu,

 Idazle sakon mamiņa.

 Zure betiko azkezn-agurrak

 Gugan itxi dan samiņa.

 Nai ta nai-ezik, on artu bear

 Aren lertze eriozkiņa.

 

 Larogei ta bat urte zenduzan,

 Etziņan zarra guretzat;

 Oindiņo emen gura zindugun

 Gazteon irakasletzat.

 Eriotzaren naimenik etzan

 Gugan Aita Martin'entzat.

 Nai ta nai-ezik, on artu bear

 Sinismen ezaugarritzat.

 

 Onda egiņak ondoren ona,

 Onek dan urre saria.

 Aita Martin'ek artu dan bere

 Egiņen irabazia.

 Jaunak danori emongo dausku

 Merezi dogun epaia.

 Nai ta nai-ezik, on artu bear

 Emongo dauskun saria.

 

 Egien alde agertu ziņan

 Zeure arazo danetan;

 Iņoiz kikildu bako gizona

 Egi-bideko gauzetan.

 Karmen'go Aman ikur donea

 Maite zenduan benetan:

 Nai ta nai-ezik, on artu bear

 Aita Martin Zeruetan.

 


inprimatu