inprimatu
Agur, lenengo, Aita Santua
Izenburua:
Agur, lenengo, Aita Santua
Sinadura:
Enbeita, Balendin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Balendin

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3/4
Orrialdea:
24-25

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Agur, lenengo Aita Santua

 

Enbeita, Balentin

 

 Agur, lenengo, Aita Santua,

 agur eleiza kistarra,

 ate zabalik hartu gaituan

 aberri italiarra.

 Aita Domingon omenez dogu

 eratu gaurko batzarra,

 euskal fedea bizirik dala

 argi dirauskun «lizarra».

 Baiña mirabe, nekez bizi da

 gure Euskalerri zarra,

 Justizi eta nortasun eske

 urratu dau deadarra.

 Aita Domingo: zure bitartez

 betor Jaunaren indarra.

 Amaitu hainbat herri ta gizon

 erru bakoen negarra,

 hil gorrotoaren garra,

 biztu maitasun "izarra",

 mundu hau dedin herri ta gizon

 askeen sendi bakarra:

 hau da Euskadik nire bertsoan

 gaur dakartzuen izparra.

 


inprimatu