inprimatu
Agindu dauste bertso luze bat
Izenburua:
Agindu dauste bertso luze bat
Sinadura:
Enbeita, Balendin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Balendin

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2
Orrialdea:
61

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Agindu dauste bertso luze bat

 

Enbeita, Balentin

 

 Agindu dauste bertso luze bat

 gaur hemen abestuteko.

 Lelengo mailan, bertsolariak

 bihotzez agurtuteko.

 Et'emakumeak esan daustie

 zerbait hemen azaltzeko.

 Orain artian ikusi dana

 argi dot nik autortuko

 len ere sarri esana daukat

 gaur be ez da txarto etorriko

 eta gizonak hau esanarren

 zelorik eztabe hartuko.

 Emakumea eta euskara

 dauden indarren mendeko.

 Sasoia dala ipokrezizko

 mitokeriak kentzeko,

 Emakumea ta euskal giroa

 gizonen maila jartzeko.

 Onak dituguz iraultza-andian

 anaiari laguntzeko,

 lo daudenak esnatzeko,

 epelak berotutzeko,

 tentelak astindutzeko.

 Emakumea lango artistarik

 gutxi dago horretarako,

 heuren laguntza beharreko da

 askatasuna lortzeko.

 


inprimatu