inprimatu
Egunkaria irakurtzen
Izenburua:
Egunkaria irakurtzen
Sinadura:
Enbeita, Ardatz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Ardatz

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1312.zk.
Orrialdea:
59

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Egunkaria irakurtzen

 

Enbeita, Ardatz

 

 Egun danetan egiten dira

 egunkariak publika.

 Jende gehienak begirada bat

 botatzen die korrika.

 Bere barnean gehien bat beti

 kirola ta politika.

 Niretzat, berriz, politena da

 azken orriko korrika.

 

 Irakurtzean somatzen dira

 hainbat ta hainbat interes;

 denen gustoa egiten behintzat

 ez dute izango errez.

 Politika ta gerra gehiegi,

 aurrentzat ia ezerrez.

 Kultura saila ugaritzea

 eskatzen dut nik mesedez.

 

 Dana nahasten, ez dut ulertzen,

 politika deritzona.

 Batak bestea iraintzen horra

 hainbat ta hainbat pertsona.

 Atal honekin neurtzen ba dute

 egunkari baten sona,

 neure ustetan ez du merezi

 ordaintzen zaien txanpona.

 

 Triste jartzen naiz irakurtzean

 eta hau da arrazoia:

 batek eta bik merezi dute

 neure ustean jipoia.

 Erderaz ditu jantziak bere

 kanpo, barru, behe ta goia,

 euskara hutsez publikatzeko

 jadanik bada sasoia.

 

 Heriotza ta gerra ugari,

 euskara ta poza urri;

 era hontako egunkaria

 ezin leike irakurri.

 Euskara bada Euskalerriko

 nortasunaren iturri,

 Egunkaria euskalduntzeko

 lendabizi hartu neurri

 


inprimatu