inprimatu
Eskualdunen sort-herriko kantua
Izenburua:
Eskualdunen sort-herriko kantua
Sinadura:
Adema, Gratien (Zalduby)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Adema, Gratien

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1893
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
293.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Eskualdunen sort-Herriko Kantua.

 

 

 1

 

 Eskualdunak nor eta zer garen

 Arrotzak beha dagozi:

 Gu Sem Noeren lehen semearen

 Leinutik ginen berechi;

 Gure gain eta nausi,

 Libro behar ginela bizi;

 Bertze mintzorik ez ginuen

 Eskuara beizik ikhasi.

 Egundaino ez ginuen lehen

 Arrotz legerik onhetsi.

 

 2

 

 Hambat hiri, ibai eta mendi

 Eskuarazko izenekin

 Aiphatzen ziren Asian aspaldi;

 Aiphu dire orai berdin.

 Nahi ginuke jakin,

 Nola hango izen berekin,

 Ibero bat hemen hain handi

 Eskualdunek zuten egin;

 Dakiena mintza baladi,

 Hainitz ginuke atsegin.

 

 3

 

 Uholde osoaren urtheaz

 Eskualduna Orhoit zeno,

 Jainko bakharraren ezagutzeaz

 Argitua zen oranio;

 Dembora baitzen lanho,

 Gal bidez egin zen pagano.

 Hautexiak Salbatzaileaz

 Lehenago zembeit, baino,

 Santiago gutarat heltzeaz

 Egin ginen Girichtino.

 

 4

 

 Basa-jendez zelhaiak gandirik

 Jin ginen mendi hautara;

 Gero berritz Moroak ethorririk

 Nihork ez zetzazken bara.

 Heien kontra gerlara

 Noiz nahi jausten ginen bada.

 Sei mendez hola jazarririk

 Athera ginen Nabarra.

 Moroak guk hantchet herrautsirik.....

 Probelchua bertzetara!

 

 5

 

 Eskualdunak bereziki orai

 Fedeak gagozka chutik.

 Jainkoaren beldurra badugu bai;

 Gizonenik ez hambatik.

 Jainkoa da goratik,

 Gure nausi egundainotik:

 Guri manatzeko ez da gai

 Jainko gabeko puchantik.

 Nor dukegun anai edo etsai

 Ahal dakigu engoitik.

 

 6

 

 Laphurdi, Bachenabar, Chubero,

 Hirur bagare Frantzian;

 Bizkai, Gipuzco, Alaba, Nabarro

 Lau badire Espainian.

 Zazpiak bat nahian

 Ginauden aspaldi handian.

 Oi! zein liteken ederrago,

 Baldin Eskualdun herrian.

 Eskualduna librorik balago

 Bere zuzenen erdian!

 

 7

 

 Mundu guziko mintzaietarik

 Orai jakingarriena,

 Entzuten dugu jakintsunetarik:

 "Hura da Eskualdunena."

 Nor othe zen lehena

 Eskuaraz mintzatu zena?

 Guk Eskuara dugu bakharrik

 Gure mintzaia zuzena.

 Dugun ohora arrotz delarik

 Eskuara maite duena.

 

 8

 

 Laurech, Bizitcho, Loiol, Tchaberri,

 Ditugu gure Sainduak;

 Beltzhuntz, Harispe, Zumalacarreguy,

 Gure gizon aiphatuak:

 Herri hautan sortuak,

 Eskualdun ezin ukhatuak.

 Orai Antonio Abadi,

 Eskualdun guziz khartsuak.

 Ez dadin gal, gure eskuarari

 Hedatzen ditu eskuak.

 


inprimatu