inprimatu
Bettirisants
Izenburua:
Bettirisants
Sinadura:
Adema, Gratien (Zalduby)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Adema, Gratien

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1899
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
606.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Betirisants

 

Zalduby

 

 Betirisantzez aspaldi dik

 Ez zela deus berri handirik

 Zioten ehortzi zutela bizirik.

 Lurpetik ilkhirik,

 Ez dut ez irririk,

 Munduz mundu herratua ibilirik,

 Orai ditik Betirik

 Indarrak hartu gu utzirik:

 Hor ziagok kargu handitan jarririk,

 Hor ziagok kargu handitan jarririk.

 

 Betirisants, bai lehen ere,

 Zer den aski jakinak gare:

 Zernahi miseria eta dolore.

 Demboraz hain pobre,

 Orai zer podore!

 Zorri hilik phiztuen emperadore.

 Gaichto eta tzarren fagore:

 Hoien ganik baitu ohore:

 Jende zuzenak orai behar du gorde,

 Jende zuSenak orai behar du gorde.

 

 Betirisants lehen ardura

 Balimbazabilan barura,

 Orai hargatik legunik dik itchura.

 Amarru segura

 Jin zaiok burura,

 Hain aphaletik igaiteko tronura.

 Lausengatuz jende makhurra,

 Egiatzat salduz gezurra,

 Holache dik mundua bildu eskura,

 Holache dik mundua bildu eskura.

 

 Betirisants dugu lehena

 Lege hau ekharri duena:

 Indarraren meneko dela zuzena.

 Nor baita tcharrena,

 Hark dik hark hobena

 Gaichtagin azkar den bat nola kondena?

 Orai nor nahik dakiena,

 Ofiziotan den hitsena,

 Bide da kontzientziadunarena,

 Bide da kontzientziadunarena.

 

 Betirisantsen politika

 Bera lacho, bertzeak tinka.

 Gero, biba ta liberté, errepika.

 Jendea dabilka,

 Tiraka, purtzika,

 Legar eta lege berri ukhaldika.

 Nausi nahiz, oro gaindizka,

 Bainan oro ezin aldizka.

 Diote hori dela Errepublika,

 Diote hori dela Errepublika.

 

 Betirisantstarren jainkoa

 Da mundu huntako gozoa

 Erlisione libro eta lazoa!

 Aphez gabekoa,

 Erran gabe doha;

 Gure chakhurrarena bezalakoa.

 Gerokotzat bero geroa

 Bainan damurik herioa,

 Hoieri ere zaiote jin gogoa,

 Hoieri ere zaiote jin gogoa.

 

 Betirisantsen soldaduak

 Framazon, Beltzak deithuak,

 Nun nahi zaizkigu nausi pharatuak.

 Zer nahasmenduak,

 Kalteak, gastuak,

 Derakarzken hoien gobernamenduak

 Jainkorik ez nahiz munduak,

 Jabe hoiek ditik hartuak:

 Ez dik gaizki irri egiten deabruak,

 Ez dik gaizki irri egiten deabruak.

 

 Betirisantsen zangopetan

 Oi! zembat dabilan herrestan;

 Eta zembat den haren aztaparretan!

 Bai aberatsetan,

 Bai nekhatzaletan,

 Zembat libro uste'ta diren gathetan!

 Bizitze gisa batzuetan,

 Jainko legez trabatuetan,

 Aisian daude Betiriren legetan,

 Aisian daude Beiiriren legetan.

 

 Betirisantsi bertze asko

 Begiak itsurik darraizko.

 Hek ere gisa baitire harendako,

 Zeren diren gaichto,

 Choro edo asto,

 Arren zembat den bazterretan holako?

 Jaun chanfarin chilodun kasko,

 Edale, mandril, esku mako...

 Hoien bozak Betirik ditu beharko,

 Hoien bozak Betirik ditu beharko.

 

 Betirisantstarren haurreri

 Eskola zor zaie deneri,

 Bainan Jainkoa eskolan ez zilhegi,

 Gero da ageri

 Behatuz hoieri

 Han ikhasietan direla trebegi

 Berthuteaz nihor ez bedi

 Hoier mintzatzerat atrebi

 Ez galde jendetasunik abreeri,

 Ez galde jendetasunik abreeri.

 


inprimatu