inprimatu
Artzain beltcharen neurthitzak. Alegiak. (IX. Hartz phereka latz)
Izenburua:
Artzain beltcharen neurthitzak. Alegiak. (IX. Hartz phereka latz)
Sinadura:
Adema, Gratien (Zalduby)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Adema, Gratien

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
1141.zk.
Orrialdea:
4

Artzain beltcharen neurthitzak. Alegiak (XI. Hartz phereka latz)

 

Zalduby

 

 I

 

 Jaun batek omen zuen

 hartz eskolatu bat.

 (Halako hartz guti da

 agertu mundurat). Jaunak manatuz geroz

 harat edo hunat,

 Oro ziozkan hartzak

 ekhartzen eskurat.

 

 2

 

 Hartzaren nausi hori, behin baratzean,

 Itzalean etzana

 lo zagon lurrean.

 Hartzak, han baitago zain

 jaunaren aldean,

 Uli bat ikusten du

 harren sudurrean.

 

 3

 

 Behar diola hortik

 uli hori khendu,

 Kintaleko harri bat

 hartzak hor hartzen du.

 Ukhaldiari zaio

 ulia aitzindu;

 Jaunaren kaskoa du

 harriak arraildu.

 

 4

 

 Lausengu moldegaitzek

 holache daukute

 On baino gehiago

 maiz egiten kalte.

 Amodioak balu

 buru'ta berthute,

 Adichkidantza ona

 orduantche laite.

 


inprimatu