inprimatu
Ikasle baten estuasunak
Izenburua:
Ikasle baten estuasunak
Sinadura:
Enbeita Renteria, Imanol (Garbi-nai, Ibon, Uribitarte'tar Ibon, Beresi'ko Txepetxa, Imanol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Imanol

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
729.zk.
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ikasle baten estuasunak

 

Ibon

 

 1

 

 Mila urte bederatzirehun

 hirurogei ta zazpian

 eguna emeretzigarrena

 urteko lehen zatian

 zenbait alkate izandu zaigu

 atzo Madrilgo alderdian

 ikurriņa onartu dezaten

 Hegoa Euskal Herrian

 euskaldun denak alkar gaitezen

 bandera horren azpian.

 

 2

 

 Ministroari esan diote

 arrazoia hara joateko

 alegia gure ikurriņa

 foru ta euskera pizteko

 modu berean euskal presoak

 kartzelatik ateratzeko

 Ikurriņa esan du Martinek

 nazionalarekin jartzeko

 Ondo dago Espaņaren pean

 gaudela ez ahanzteko.

 

 3

 

 Hirugarren bertso hau dihoa

 San Sebastian egunetik

 ez aurreko bi horik bezala

 egun horren bezperatik

 Bart Donostian ez zen ikusten

 gure ikurriņa besterik.

 Atzo gaueko poza pasa zait

 biharko examinagatik

 Atzo juerga gaur ezin bururik

 jaso liburuetatik.

 


inprimatu