inprimatu
Artzain beltcharen neurthitzak. Alegiak. I. Bildotsa eta otsoa
Izenburua:
Artzain beltcharen neurthitzak. Alegiak. I. Bildotsa eta otsoa
Sinadura:
Adema, Gratien (Zalduby)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Adema, Gratien

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
1130.zk.
Orrialdea:
4

Artzain beltcharen neurthitzak. Alegiak ( I. Bildotcha eta otsoa)

 

Zalduby

 

 ALEGIAK

 

 I

 

 Bildotcha eta Otsoa

 

 1

 

 Primadera goiz batez,

 chirripa baten,

 Ama gabe, bildotcha

 gan zen edatera.

 Hantchet ari zelarik

 churga churga bera,

 Oihanetik otsoa

 zitzaion atera.

 

 2

 

 Otsoak, gorachago

 urean sarturik:

 «Ur hau, erraten dio,

 «zikhintzen dautak hik»,

 -Bildotchak errepusta:

 «Jauna, nik nihundik

 «Hemendik ez dezaket

 «zikhin zure urik».

 

 3

 

 -«Ichil hadi, kichkila,

 «jaz ari baihintzen

 «Ene fama onaren

 «nun-nahi funditzen»

 -«Jaz ni oraino, jauna,

 «sortzekoa nintzen;

 «Amaren ttittirat naiz

 «oraino ibilzen».

 

 4

 

 -«Hire anaia zuan,

 «hi ez balin bahaiz».

 -«Ez dut nik anaiarik;

 «ume bakharra naiz».

 -«Hots! zuetarik norbeit

 «entzun diat nik maiz,

 «Nitaz bazerasala

 «zer-nahi elhe gaitz»

 

 5

 

 Hortan zen bildotchari

 oldartu otsoa,

 Eta bi klaskaz zuen

 iretsi gaichoa.

 Azkarrak duenean

 partida flakoa,

 Hauzia zoinena den

 erran gabe doa.

 

 6

 

 Otsoak bildotchari

 egin zioena,

 Jainkorikan ez balitz,

 nork liro kondena!

 Jainko legetik kampo

 zertan da zuzena?

 Galde zazu indarren

 zoin den nausi dena.

 

 


inprimatu