inprimatu
Donostia
Izenburua:
Donostia
Sinadura:
Enbeita Renteria, Imanol (Garbi-nai, Ibon, Uribitarte'tar Ibon, Beresi'ko Txepetxa, Imanol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Imanol

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1926
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
265.zk.
Orrialdea:
1

Donostia

 

Enbeita'tar Imanol

 

 Ludiko erririk lirañena

 Maitagarriena be bai,

 Bein Donostian izandu danak

 Berriz be Donostira nai:

 Etxe apañak, txaide zabalak

 Aldatzge ta zelai zelai:

 Lau aldetatik begiratuta

 Dana dago alai alai,

 Bistanliak be apain jantzita

 Esan lei beti dala jai.

 

 Noizik beiñian baño eznator

 Arin arinka beratan,

 Ezin luzaro geratu zelan

 Juan biarra daukatan.

 ¡Egiten dotan egotaldiya

 Ze arin juatan yatan!

 Begien itxi-edegitxubat

 Iruritzen yat zarritan:

 Orduak arin doyazelako

 Donostia'ko txaidetan.

 

 Sortu ziñandik agertu ziñan

 Lirain eta apain apaña

 Oituraz bere alakoizia

 Esautu ziñan antxiña.

 ¡Gaur be alantxe guk nai doguna

 Da gauza jakiñ jakiña!

 Baña bildur naiz galdu etatzun

 Pizkabat lengo usaña:

 Udan yatortzun naparreiagaz...

 ¡Tamalgarriya da baña!

 

 Uda berua datorrenian

 Aziko dira agertzen,

 Baztarretako zikinkerizak

 Itxas ertzera garbitzen.

 Zure Kontxako ur gardenetan

 Garbi ez dana gelditzen,

 Ez egiyozu laketu bein be

 Uriyan barruan sartzen

 ¡Bestelan zikinduko zaituez...

 Zoli ezpazera zaintzen!

 


inprimatu