inprimatu
Lagun Txillardegi hirea duk gehiegi
Izenburua:
Lagun Txillardegi hirea duk gehiegi
Sinadura:
Enbaitta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbaitta

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1247.zk.
Orrialdea:
56

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Lagun Txillardegi hirea duk gehiegi

 

 1

 

 Orain dela aspaldian

 joan den hilean agian

 gertatu zena utzi nahi nuke

 bertan agerian

 Metaforaren harian

 jauntxoen jakindurian

 nola kukua sartu nahi zuten

 txepetxen kabian

 

 2

 

 Txori-buruen nekeza

 zein irtenbide erreza

 danok zanpatu gintuen horri

 eman nahi babesa

 zergaitik bada sorpresa

 ez ote da aldrebesa

 akusatua derrepentean

 bihurtu jueza

 

 3

 

 Oroitzeari uztea

 edo utzi araztea

 hori hain zuzen herri honetan

 askoren ustea

 O! kukuaren ospea

 handia bezain tristea

 maltzurkeriak eginagatik

 ezin gaitzestea

 

 4

 

 Maiatzan ku-ku deiadar

 horrek zoriona dakar

 nahiz ta atzetik ekarri ere

 samin eta negar

 Hargatik hinbat ezbehar

 begi-malko bihotz-dardar

 Baina laguntza hartu zionak

 gaur ordaindu behar.

 

 5

 

 Gaur edozeinek dakusa

 zein den gure malerusa

 etsaia sartu gurean eta

 ezin errefusa

 Herriak behar akusa

 noiz arte noraino luza

 jo gintuena nola daiteke

 Jaun Honoris Causa

 

 6

 

 Txoriek lotsa galduta

 txio-txioka oihuka

 ondoko gelan izkutaturik

 kukuak kukuka

 Hura sortu zen burruka

 oilarrak kukurruka

 estali nahi harrokeriaz

 txorien gomuta

 

 7

 

 Mahaiburua oilarra zen

 Jaun Txit Argia hain zuzen

 arrotzez mintzo izanagatik

 nagusia omen

 zer arraio jazo hemen

 nola ausartu ez ginen

 esan beharra ez daukagula

 zuk bezainbat kemen

 

Enbaitta


inprimatu