inprimatu
Aupa mutillak!
Izenburua:
Aupa mutillak!
Sinadura:
Emika
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Emika

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
318.zk.
Orrialdea:
1

Aupa mutillak!

 

Emika

 

     Ostikolari

     bikaņenari

     lore sorta bat

     nai diet jarri.

 

 "Real Union" gora!

 garaille orra

 aurten etorri

 bere txokora.

 

 Irun ikusi

 aurten nagusi

 erbestetarren

 txalo ta guzi,

 

 Euskal izena

 jarriz goiena

 azaldu dute

 garaitalmena.

 

 Irun urira

 pozez begira

 amaika mutil

 garaille dira.

 

 Zaintzu biziak

 mutill guziak

 oyek, txapeldun,

 irabaziak.

 

 Getxo ta Irun

 altxa ditzagun

 oyen lain danik

 ez da ta iņun.

 

 Gipuzkoa buru,

 Bizkai inguru,

 Euskoak goitik

 begiratu du.

 

 Irun aurrena,

 Getxo urrena,

 biyen artean

 euskal omena.

 


inprimatu