inprimatu
Agirre'tar Joseba Mirena zanari
Izenburua:
Agirre'tar Joseba Mirena zanari
Sinadura:
Emika
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Emika

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
624.zk.
Orrialdea:
1

Agirre'tar Joxe-Mari zanari

 

Emika

 

 Illuntasunez biotza bete

 begiak malkoz ere bai,

 mingarri zaigun eriotza gaur

 olerkariak samin-gai.

 Bere gogotik olerkariak

 itun aldirik ez du nai:

 beti ordea pozki ondoren

 itundasuna dago zai.

 

 ¡Joxe Mari il da! ¡Il da Lizardi!

 aundiak iltzen diran lez,

 ¡Ara zer geran! ¡Ezer ez!

 ospetsu atzo ta gaur gorputzil

 Geigo olerkirik ezin apaindu

 bere goi-argi ederrez.

 Maite ziñugun euskal anaiok

 uzten gaituzu negarrez.

 

 Zure sendiak min aundia du

 baita Aberriak ere min,

 zuk uzten dezun utsune ori

 iñolaz, bada, bete ezin.

 Bi maitekiak goraldu nairik

 salatu ziñan alegin

 eta bi oyen gogorapena

 eraman dezu zerekin.

 

 ¿Nork esan orren gazte ziñala,

 zure sendiak geiena

 bear ziñuzen garaian ustez,

 zeukazula zuk azkena?

 Guk nai ez arren ori izango zan

 Jaungoikoaren naimena,

 ta beragatik otoitza degu

 zure alde egin leikena.

 


inprimatu