inprimatu
Pelota partidu bat Eyhalarren
Izenburua:
Pelota partidu bat Eyhalarren
Sinadura:
Ellande Garaztarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ellande Garaztarra

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1906
Argitalpenaren urtea:
[20]
Alea:
46.zk.
Orrialdea:
4

Pelota partida bat Eyhalarren

 

Ellande Garaztarra

 

 1

 

 Aurthen ni phausatu niz

 ochoki uretan.

 Behobin, Garaziko

 bortu goihen hartan

 Lekhu hobiagorik

 bero handietan

 Nekez hatzeman daite

 eskual herrietan.

 

 2

 

 Herri auzoa baita

 hemen Eyhalarre.

 Pilota partida bat

 bezela han ere

 Joan niz ikhustera

 ez urhe bat gabe

 Jokhatzeko Garaztar

 hoberenen alde.

 

 3

 

 Etche churi pollitez

 inguru da plaza,

 Erditsuan chut, gora.

 errebot bat gaitza

 Berri berria dela

 ageri du aisa

 Bandera bat kaskoan

 seinhale da besta.

 

 4

 

 Igande atsaldian

 ziren lau orenak,

 Iguzkiak eman-tu

 sinka gachtoenak

 Sei pilotari jaunak

 plazan dira denak

 Jende oste bat ere

 beha dagozinak.

 

 5

 

 Donibandarrak baitu

 biphilki botatzen;

 Hastetik zenbeit kintzez

 

 aintzina du hartzen.

 Horrengatik urheak

 dira han jokhatzen,

 Azantzekin dutela

 plaza trebesatzen.

 

 6

 

 Bainan botean sarthu

 da Eihalartarra.

 Hau bertzia bezein da

 zaintsua azkarra.

 Hunen botea urrun

 gora, lore, doa;

 

 Nekez izaiten baitu

 han chuchen pasoa.

 

 7

 

 Gibelian jokhatzen

 diren bi gizonak,

 Dira indarrez, jeinuz,

 jokolari hunek;

 Besoak-tuzte biek

 altzairuz eginak.

 Nausi utzi behar du

 hor Piarresenak.

 

 8

 

 Kintze egile hautak

 bi alderditarik.

 Badina pilotari

 hoberenetarik.

 Ichtudiant bat baitzen

 berrikoetarik,

 Zenbeit kintze egin du

 bertzen hutsetarik.

 

 9

 

 Donibandarrak ere

 dute geihen huna:

 Pilota joko hortan

 abantzu sorgina

 Ez luke ez partida

 oraino adina.

 Gerri ondo hori

 pizuchko egina.

 

 10

 

 Gudua zen suharra

 zinez ari ari bethi;

 

 Jo bi hurri gaichtoa,

 hutsik arras guti.

 Finean Eihalarrek

 du hanbat ederki,

 

 Ainitz kintzez partida

 hori irabazi.

 

 11

 

 Urhe irabazia

 moltsan eman eta

 Ezin utzia nuen

 hoin plaza pollita.

 Azken aldikotz beha

 luzaz egon eta

 Huna zer nerabilan

 bada gogoeta.

 

 12

 

 Errebot ederre hic

 geroko urthetan,

 Erranen duk: «Ni sorthu

 «nintzan egunetan

 «Herriak oso hartuz:

 «esku huska plekan:

 «Eihalarre zen nausi

 «Garazin pilotan.

 


inprimatu