inprimatu
Aita Sainduari
Izenburua:
Aita Sainduari
Sinadura:
Adema, Gratien (Zalduby)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Adema, Gratien

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
1119.zk.
Orrialdea:
2

Aita Sainduari

 

Zalduby

 

 1

 

 Erromako aldetik zer da argi hori?

 Egiak dauku handik argitzen orori.

 Beba dezogun beha bethi Erromari,

 Erromako Eliza Ama Sainduari;

 Beha dezogun beha umeek Amari.

 

 2

 

 Hara Aita Saindua Jesusen ordaina,

 Aphez Soberanoa, artzairen artzaina

 Jaundoni Petiriren ondoko zuzena.

 Fedez dohanean trompa ez daitena

 Erromatik mundua argitzen du dena.

 

 3

 

 Piarresi ziozkan guretzat Jainkoak

 Atchikitzerat eman argi fedezkoak.

 Argi berak daduzka haren ondokoak

 Munduko goibeletan ezin histuzkoak,

 Orai hastean bezein garbi-ta osoak.

 

 4

 

 Jesusek Piarresi erran zion behin

 «Elizaren zimendu hi behar haut egin.

 «Hartako diat nahi baniz izan hadin.

 «Ez zirok deus irabaz etsaiak hirekin,

 «Berak dik minhartuko hi jotzearekin!

 

 5

 

 «Hire gain uzten diat ene arthaldea.

 «Bildotsen bai ardien chuchen albatzea.

 «Hiri zagok Anaien beren azkartzea

 «Hik idek edo hets duk zeruko athea

 «Hik duk ene gakhoen podore bertea.»

 

 6

 

 Munduko nahasduren ulubiak ditu

 Orai arterainoko gaziak suntsitu.

 Piarresen harroka guti da higitu

 Elizaren arbola chutik da gelditu;

 Inharrosteaz zaizko erroak handitu.

 

 7

 

 Lurreko puchantziek uste zuten eiki

 Aise behar zutela Eliza aurdiki.

 Berak dire erori!... gero ezin jeiki!

 Guziak goaki bainan Eliza egoki...

 Hemeretzi menderen berri ja badaki,

 

 8

 

 Erroma! O Erroma! Hiri aiphatua!

 (Lehen oro harena omen zen mundua.)

 Piarresen harroka han da landatua,

 Eta mundu guziko Eliza Saindua

 Dena haren gainean da asentatua.

 

 9

 

 Nork erran Piarresen Erroman sartzea?

 -Laster ohartu hintzen Emperadorea!-

 Biak nausi, elgarri jartzen dire beha:

 Bat artzain ona bezein otsoa bertzea:...

 Hautazak hor Erroma zoin dukan hobea!

 

 10

 

 Hainbertze girichtino odol iretsirik;

 Berari odol hura zainetan sarthurik,

 Erroma chutitu zen girichtinoturik

 Emperadorek berek tronutik jautsirik,

 Aita Saindua zuten utzi han jarririk.

 

 11

 

 Aphez eta Errege: bi bothere betan,

 Oi! zein ederki dauden haren eskuetan!

 Ez da sainduagorik buruzagietan:

 Nor da zuzenagorik, nor khorodunetan?

 Gaichtaginek hortako dut beatetan!

 

 12

 

 Munduak Erromari zer dio galdetzen?

 Egi eta gezurra han bake ditezen.

 Horra beraz mundua zertaratu haizen...

 Egiarik ez nahi hautsiz mautsiz baizen!

 Bainan Aita Sainduak osorik daukzaintzen,

 

 13

 

 Munduko nausitasun guzien gakhoa,

 Horra Aita Sainduak duen eskukoa

 Lurrekotzat errana zerutikakoa.

 Hori hari khen eta nork duke drelchoa

 Gizonak gizonari deus manatzekoa?

 

 14

 

 Oi zein handi zein eder, zein gora zaren zu!

 Zuri loriatuak beha gagozkitzu.

 Aita Saindu maitea, haur bihotzdun batzu,

 Eskualdunak gu ere zureak gaitutzu:

 Zurerik baizen ez da Eskualduntzat haizu.

 


inprimatu