inprimatu
Esker-Lorea
Izenburua:
Esker-Lorea
Sinadura:
Elordia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Elordia

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1930
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
141.zk.
Orrialdea:
132

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Esker-lorea

 

Elordia

 

 Zori aundiaz naizen ezkero

 Asistarrarren semea,

 goratu-zale leyatsu nabil

 nere Aitaren ospea...

 Adieratzen dit alegin onek

 nere almenen algea,

 zeru-lurrean arkitzen det-ta

 oraindik berdin gabea,

 bere gogoko donetasuna

 ziñez deritzat neurgea.

 

 Ixildu bitez goratzaleak,

 auzpeztu bedi lurtarra,

 nere Aitaren aunditasuna

 gure indarren gain dago-ta.

 ­Atoz egaka, gotzon liraiña...!

 ­jetxi lurrera Ama Ona...!

 Bear dan ainbat gora zazute

 nere Aitaren izena...

 Igarri orain: ¨Gizon bat ala

 Kristo ber-bera ote da?

 


inprimatu