inprimatu
Udaberriko goiz bat
Izenburua:
Udaberriko goiz bat
Sinadura:
Elizondo, Jose
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Elizondo, Jose

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1909
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
1160.zk.
Orrialdea:
2

Udaberriko goiz batez

 

Elissondo

 

 1

 

 Yratargia lotzaturikan odei bitarte batian

 Eguzkiaren bildurrez dago argitazun makalian

 Goizeko izarra bere onduan diztada bete betian

 Ta egunaren, argi herria biyak eztali bearrian.

 

 2

 

 Choriyen kanta samur gozoak bazoan dira entzuten,

 Errekachua limuriturik ishilkiro da mintzatzen,

 Egillearen izen dontzua danen gañetik goratzen,

 Zeru goyetan gotutzak legez goraka ez dira aspertzen

 

 3

 

 Zugaitz adarrak aze dirade orriz ta lorez apaintzen

 Zoruan ere gari berriak jaiki aundiyan ernetzen

 Egi ta larrak, egal t'orpiñak bedar berdiez jautzitzen,

 Loreak bere intz usaiekin aize bigunak betetzen.

 

 4

 

 Ardi ochanak ageri dira ille zuriyez jautzirik

 Munoan dabiltz gora ta bera bazka berria jan nairik

 Arkumechuak jalaz saltaka doa amaren ondotik

 Artzai zintzua pozez betea kantari beren atzetik.

 

 5

 

 Ygaroa da negu illuna luze amaiezgarria,

 Elurr zuriyen urr ujoltzuak mendiyan beira jun dira

 Eramanikan beren aurrian arkitu duten guztia

 chimizta baño pizkorkiago ichazo zabal aundira.

 

 6

 

 ¡Udaberriya! Zuk darakartzu bizi berri bat lurrera

 Edertazun ta gaiez beterik urtero agertzen zera

 Ludi latzeko bazter illunak margotzu alaitutzera,

 Negu beltzarren neke gogorrak azto erazigitera

 

 7

 

 Bakar bakarrik nere bujotza ezta uda berritutzen,

 Erortzen zaiskan orri igarrik ez zaizka birjaiotzen,

 Zu ikusi ta, pozki bearrian geiago zint ozpeldutzen

 Igarotako urte berdiak zaizkitalako oroitzen.

 

 8

 

 Onik aurrera zugatik ere ez zait biyotza poztuko

 Zure autzera orriz ta lorez ez da ere apainduko;

 Bat bakarrikan geratuko zait, beñere ez dana igartuko;

 Euskereari diyotan griña beñere ez zaitana juango.

 

 9

 

 Zorioneko udaberriya Jaunak bedinka zaitzala

 Adanen ume zorigaitzuen alaigarritzat zauzkala,

 Paradisuen bizleku ordez gizonarentzat zerala,

 Alaitu zazu illarteraño gure izate makala.

 


inprimatu