inprimatu
Iparragirre'ri
Izenburua:
Iparragirre'ri
Sinadura:
Elizondo, Jose
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Elizondo, Jose

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1921
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
5.zk.
Orrialdea:
1

Iparragirre'ri

 

Jose Elizondo

 

 Ara nun diran maite ziņitun

 Mendi, zelai ta ibayak,

 Baserri eder txuri-tzuriyak

 Iturri eta tantayak,

 Esas zenduan eran bezela

 Dira eder ta alayak,

 Egille onak gure erriyari

 Eman zizkion soin-gayak.

 

 Oraindik ere, baso-ezeko

 Orriyen susmur legunak

 Iņoiz edo bein igi-arazten

 Baditu ipar bigunak,

 Zure eresi aberkoyaren

 Doņuen samurtazunak

 Pozkidaturik zabaltzen ditu,

 Baita mendi-oyartzunak.

 

 Adur-ibaitik Ebroradaņo,

 Neurri ta doņu berrian,

 Kantu alai bat kantu sendo bat

 Aditzen urbillian;

 "Eman ta zabal" eresitzen du

 Txoritxuak zugaztian

 Lokarri gabe bizi dalako

 Kabiyan eta aidian,

 "Eman ta zabal" errekatxuak,

 Murnuriyo legunian,

 Mendiyan beera, trabarik gabe,

 Biurka dijoanian

 "Eman ta zabal" artzayak diyo

 Kantari ari danian

 Ardi-bildotzak zaitzen ditula

 Abarroko belardian,

 Errege baņo erregeago

 Dalako bere zorian.

 "Eman ta zabal" nekazariak

 Izardiya txukatzian

 Edo Jaunari ezker-otoya

 Egiten dion guziyan

 "Eman ta zabal" itxas-gizonak

 Irtenik bere ontzian,

 Uiņ arroak urraturikan

 Ugaztitze zabalian

 "Eman ta zabal" eliz-ezkillak

 Txadonaren galbenian,

 Soņu pollitez kristau zintzoak

 Urbildu nai ditunian;

 Eta guzien gaņez dagoan

 Labaroaren erdiyan

 "Eman ta zabal" irakurtzen da

 Ziņezko izki garbiyan.

 

 ĄZeren eroso itzuli zendun

 Dei sendoaren kantua,

 Bular leyalen egiņalari

 Eragin ziņon ojua,

 Esanaz: "Gurtzen zaitugu arbol

 Maitagarri ta santua,

 Eman zazu ba, eta zabaldu

 Munduan zure frutua".

 

 Zure ausartez iraun duten

 Emaidi sendo bikaņak,

 Oraindik ere, Gernikan degun

 Aritz donearen saņak

 Ernetzen ditu; zuri ezkerrik

 Giro txarraren sekaņak

 Igartu ez du, ez eta ere

 Erru zitalen iraņak.

 

 ĄNork lezakean izan zenduan

 Mintzo gartsuen almena,

 T'Euskalerria aintzarazteko

 Azaldu zendun kemena,

 Ill eta gero beregantzeko

 Iritxi zaizun omena,

 Jayoterriak eman dizula

 Zeukan saririk onena.

 

 Baņa, Ąai ene! orretarako

 Nere indarrak aul dira,

 Kitarra sartxo bat artu eta

 Ez noake atzerrira,

 Aldarte txarren eriyopean

 Izan niteken tokira;

 BiIdur orretxek loturik nauka

 Nere asaben lurkira.

 

 Jainko altsuak egin banindu

 Biotzez zure antzera,

 Agiyan joango nitzake zure

 Obiya dagon lurrera,

 Obi-gaņean otoi-egiņaz

 Malko bat ixuritzera

 T'aritz-orriyez egiņikako

 Koroi eder bat jartzera.

 


inprimatu