inprimatu
Deba'ri
Izenburua:
Deba'ri
Sinadura:
Elizondo, Jose
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Elizondo, Jose

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
111.zk.
Orrialdea:
1

Deba'ri

 

Jose Elizondo

 

     Euskal'erriko itxas-ertzian

     Zauden erri leņargiya,

     Euskaldun zintzo trebe askoren

     Seaska maitagarriya,

     Nere gogoak zuregan daukan

     Zale ta intziri larriya

     Antzi baņo len, azaldu nai det

     Sor dizutan opariya.

 

     Betorkit, bada, irargitzera

     Euskal-musaren argiya,

     Ikus-dezadan, lanbrorik gabe,

     Bere soin dizdizariya,

     Adimenaren lauso txiroak

     Bear dun banagarriya,

     Pozaren bidez sendotu dedin

     Nere ereskai eriya.

 

     Azaldu bezait gau-ondorengo

     Goiztargi zoragarriya

     Eta urrezko zaldi-gaņean

     Dabillen zaldun gorriya,

     Zure ederrez zaleturikan,

     Bere musu pozgarriya,

     Alaitzen dula, bidaltzen dizun

     Begitzunaren irriya.

 

     Une berean entzun nai nuke

     Txoriyen kantu alaya,

     Zure basotik aideratzen dan

     Eresi samurren gaya,

     Ikusirikan munoan gora,

     Zintzo dijuan artzaya,

     Kanta pozgarriz adirazirik

     Bere zorion lasaya.

 

 Entzun dezadan, egal-barrena, irrikiturik,

 Legun-legunki, miazten dizun uiņ-otsa,

 Eta gabaren ixiltasuna gai daukanean

 Maitariaren naitasunezko abotsa.

 

 Baita jayean zure gaztedi euzko jatorrak

 Dantz ariņekin alaitzen duan batzarran,

 Txistulariyen doņu leguna nigandu bedi,

 Biotz musiņa pozkidatzen ete zaidan.

 

 Andikan laster, gau-estalkian erraņu beltza

 Zure gaņera irauli dedin garayan,

 Otoi dagiten ziņezko itzen murmuriyua,

 Gogo mintsuak atsegingai izan dezan.

 

 Era onelan, Ąo erri maite bioz beria!

 Goza-nezake oraiztaren intziriya

 Eta gogoan, aitortu nai ta aitortu eziņik,

 Zugan daukadan maitaroaren biziya.

 


inprimatu