inprimatu
Betiko uda
Izenburua:
Betiko uda
Sinadura:
Elizondo, Jose
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Elizondo, Jose

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1911
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
1266.zk.
Orrialdea:
4

Betiko uda

 

Elizondo, Jose

 

 Zeru ederra alai baten antzean

 Mendi ta ibarrak daude apaindurik

 Argiyen argiz kiskaldu bearrean

 Baleude bezela zutariturik; (I)

 Ardi zaitzen artzaia egalean

 Kantu ta irrintzika joztaturik

 Eta bazerri zarren zukaldean

 Arte adarra zutan gorriturik.

 

 Zoriontzu, gizona leikean aña,

 Nekazaria, burni gogorrakin,

 Lantzen ari da lur-amaren gaña

 Borroka biziyan zoi zatiyekin;

 Ezkua pizkorr, geldirik mingaña

 Izkildurik iditai okerrakin,

 Lepo makurka, sendo ankazaña,

 Erretzen dala iguzki garrekin.

 

 Alden da udaberri loretzua

 Ereinte mardulak ditula utzi,

 Aberazturik lur emanditzuna

 Arorik onenera da irichi

 Urrotazunen bide minkaitzua

 Ugaritazunakin digu ichi,

 Beraz icharopen atzegintzua

 Maite badegu, ez dezagun etzi.

 

 Uda eldu da, lurraren eztiak

 Lertu dira emanditzak ezkeintzen,

 ¿Ara baratzak ederr, ugariak,

 Pruituben samaz adarrak okertzen?

 ¿Ara erlatzen erle langilliak?

 ¿Ara zugaitzan sagarrak gorritzen?

 ¿Ara choriak pichiyez jantziak

 Pirrpirradaka kintal choratzen?

 

 ¿Begira nola zugazti galanta

 Ageri dan agitz kerizpetzua?

 ¿Entzun, entzun errekachuen kanta,

 Iturburutik ibairañokua?

 Baita ere ostro chapala munka

 Darabillen aize burnadachua;

 Sortitzaren asperenak eunka

 Ta Jaunaren arnaz maitaritzua?

 

 Aizeak datzan likurta gozuak

 Belardietatik jaikitzen danak,

 Ega bizian dijoan usuak,

 Gabazko intza goix urtutzen danak

 Printza zumingarriez ornituak,

 Ichaz baga legunki lertzen danak

 Zillarrezko bisutzez putzituak.

 Maite dituzte Egillaren lanak

 Ta udako oro ugaritzuak.

 

 Gariburuak onez gorriturik

 Eguzkiaren gurdi biribilla

 Zartalderantza doa iraganik.

 Zeru-ichazoko mugaren billa;

 Lazterr ichazpean ezkutataurik

 Lagako du Nortea argiz illa

 Ta gabari keriz beltzak utzirik

 Joango da Egoi bidean gure ongilla.

 

 Eguzkiak igez egin dunean

 Irten dira izan diztiatzuak,

 Goiko jaunaren bakaulki oñean

 Mintzatu zale daude berritzuak,

 Beren ondora eraman nayean

 Kristotarren gogo zorigaitzuak

 Lurr latzari lagata ondorean

 Atzegin ditezen ara jazuak.

 

 ¿Ene zorigaitza, gogo erbala

 Sendotzen ez bazait ara igotzeko?

 ¿Baldin banaiz egipenez makala

 Yaunaren baratza jorratutzeko?

 ¿Zeruko uda ikuzten detala

 Artzen banau Luzbel'ek negurako?

 Ez bedi, arrien, gertatu orrela,

 Errukirik bada gizunentzako.

 

 Nik nai det, Jauna, zuganara juan

 Betikotazuna ezagutzeko,

 Aingeruekin batera zeruan

 Sortitzaren ezkarrak kantatzeko,

 Bizmen aragikorra illdakuan

 Lokarri gabetanik bizitzeko,

 Uda oparitzu azkenbakuan

 Zaut edertazunez gozatzeko.


inprimatu