inprimatu
Aberri maitia!
Izenburua:
Aberri maitia!
Sinadura:
Elizondo, Jose
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Elizondo, Jose

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1909
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
117.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aberri maitia!

 

Elizondo L. Eizaguirre, Jose

 

 Donostiako euskal jaietan aldeera irabazia

 

 1906

 

 Denpora baten Euzkadi maite

 azkatua izan ziñaden;

 seme leialen laguntzarekin

 argitasuna sabaltzen.

 

 Mundu zarreko gudari azko

 mendeztera etorri arren,

 Aitorren loiba bulardetzuak

 gudan porroka zituzten.

 

 Erresillen ta Otsandianon,

 Mungian eta Paduran,

 garailarien koroe berdeaz

 burua apaindu zenduan:

 ......................

 ......................

 ......................

 larra beratu artean.

 

 ¡Zenbat garaitza omengarri ta

 zenbat egintz goientiak!

 lurbira ozuan miretzigarri

 dauzka kondairen orriak?

 

 Zure orube eztitzu onetan

 jaio ziraden umiak,

 ama berena sendotutzeko

 egindako alegiñak.

 

 ¿Non dira orduko kemen altzuak?

 abenda portitza non da?

 gudari arruen mendeztariak

 euskaldun onak non dira?

 

 Aritz dontzuak eman zizkigun

 lege garbiak non dira?

 non da azabak maitaro zuten

 aberriko lokabia?

 

 Ez da entzuten zure menditan

 irrintziaren albizta:

 ez da ageri etseko jaunik

 eragiteko batuntza:

 bakarrik orroi amorratuak

 eskatzen zure emaitza,

 aditzen dira, eta arrotzak

 erezten duten garaitza.

 

 Euskaldun aiton buruzuriak,

 batzarre nagozietan

 legegin onek pareko ziran

 errondeko bearretan:

 zer mingarri dan ez ikuztea

 oitz aiek gure egunetan,

 ez dagoalako asmo sendorik

 euzkaldunen biotzetan.

 

 Gurasonkarri baliotzua

 laga ziguten azabak,

 baña batzunde eriotzuak

 kendu zizkigun indarak.

 arrotzak ziran nazpill lanean

 gure aldian azkarrak,

 ta euzkaldunak aiek zaintzeko

 ez bear beziñ ernaiak.

 

 Ez da errezki menderatutzen

 legoi bizi azkatua;

 ta aurkez aurke garaitu eziñik

 ipintzen zaio lazua;

 era onetan indarrez naozi

 zana, arkitzen dana lotua

 alperrik dala damutazunak

 eraiten dion damua.

 

 Damua garaiz ona da baño

 sasoaezkero alperrik:

 ezda gaitezen sasoia bada

 lozorre char onetatik,

 eldu diteken euzkaldunentzat

 egun doitzuak oraindik,

 lege zurrari euzten badiogu

 danok ondo alkarturik.

 

 Gure abenda portitza dago

 mundu bitan zabuldua;

 aldentzen duan bitarte dala

 andik onako ichazua;

 errezki bada emen genkio

 alkarri anaien ezkua.

 an eta emen euzkaldun ona

 izan dedin lagundua.

 

 Galanturikan birjaiotuzen

 ikasiko ete zaitugu?

 bai, seme tsarrik zure orubean

 asi eraingo ez bagendu,

 etzaien kontra jaiki bearren

 ama berena ukatu,

 egiten duten zoro batzuek

 nai zaituzte lurperatu.

 

 Euzkadirentzat zorionikan

 .........................

 onelakuak gure artetik

 aientzen ez baditugu,

 Judas gaiztoen antzeko auek

 aberrian badauzkagu,

 lege zarraren erakarriera

 eziñ irichiko degu.

 

 ¿Zer egiteko dira bizia

 ondra ta aberastasunak,

 baldin bagaude kate gogorrez

 lepozamartik lotuak?

 dauzkagulako dagokiguzen

 gauza oso azko aztuak;

 orobat ere erakutziaz

 jardun diguten maizuak.

 

 Ez da entzuten euskalerriko

 uri eder aundietan,

 euzkera leun paregabia,

 ezta ere eskoletan;

 zabaldu bearrean galtzen dijua

 antziñakuena danetan;

 paradisoko izkuntz gozo au

 arkitzen dala azkenotan.

 

 Obita aundia bearko dezu

 galanta izan bazera;

 urresko itzez ezango duna

 omen dago ama euzkera;

 mundako izkuntzen sustrai gaiztua

 etorri zaigu lurpera

 ar pozoitzuak jan dutelako

 aritz dontzuaz batera.

 

 Obita orretan jardungo dute

 seme galduak negarrez

 Boadil-chico, aren antzera

 zamintzu bai, baña nekez;

 lur azpitikan amak diola

 eriotzako minberez,

 alde egizute gizon makalak

 nere odotik mezedez.

 

 Aritz dontzuaren erezlaria

 Iparragirre izan zan,

 zure neke ta atzekabeak

 nor ereztuko dituan:

 galdez biardut, dagokizun bat

 nondik agertuko etedan;

 izan diteke agertutzia,

 baña naukazu zalanzan.

 

 Nik naiko nituzke zure doaiak

 pozedazkiro erreztu,

 daramazuten neke ta miñak

 zugandik urriñ aldendu;

 arrozkeriak ta bidageak

 gure artetikan kendu,

 orretarako nere erezkaiak

 geiago bear dit lagundu.

 


inprimatu