inprimatu
Udako gau ondoren
Izenburua:
Udako gau ondoren
Sinadura:
Elizondo, Bernardo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Elizondo, Bernardo

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1911
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
1266.zk.
Orrialdea:
4

Udako gau ondorean

 

Elizondo, Bernardo

 

 Uda eldutzen danean

 Ez da gozerik echean;

 Frutua bildu eziñik dabill

 Nekazalea lanean

 Goiz eta arratzaldean

 Pozturik bere nequean.

 

 Mushika gorri ederrak

 Anitz dauzkate abarrak

 Oztruak ainhat ageri dira

 Udare eta sagarrak,

 Mordoturik daude matzek

 ¡Zenbat gauza aheratzak!

 

 Gariyak Uzta-illian

 Lerden zeudenak zallian

 Sega zorrotzak irauli ditu

 Zabaldurikan lurrian,

 Buruak jo ta kentzian

 Metara jazo bearrian.

 

 ¡Zer atzegin dagon gaba

 Illuntazunen alaba!

 Yzar politez eginikako

 Jantzi apaña daukala;

 Gozua eta epela

 Aurren irriya bezela.

 

 Ari da igela kantari

 Zingiratzen ereslari.

 Chomorrochuak bere orrian

 Ditubala laguntari,

 Ipurtargiyak ugari

 Argui egiten berari,

 

 Errekako changurrua.

 Zuloan dagon sapua

 Poztutzen dira ikuzirikan

 Gau ederraren girua;

 Ernaitzen da arranua

 Gabiraba ta mirua.

 

 Goiz alderako ollarrak

 Berritzen ditu kurkadak

 Bai eta ere eche atean

 Chacurrak bere zaunkadak;

 Egatu nai du ernadak

 Chanchangorri ta karnabak.

 

 Gero gaba urratutzen

 Argiya dala jaikitzen

 Eguskiyaren brintza beruak

 Badatoz urreratutzen

 Zaigula iruditzen

 Lurra dubala erretzen.

 

 Kabiyetatik choriyak

 Irtetzen dira larriyak

 Argi berriya agurturikan

 Berrichu choragarriyak,

 ¡O zer pozkidagarriyak

 Diran beren eresiyak!

 

 Eztali ditu loratzak

 Baratzak eta larratzak

 Ille kiskurra luzaturikan

 Aunditu dira bildotzak

 Eztiz beterik erlautzak

 Lertzen dauzkate sakatzak.

 

 Aimbertze gauza ederrik

 Udak badauzka gorderik

 Emaillearen opatazuna

 Urtero adirazirik

 Gure biziya zaiturik

 Artu ez arren ezkerrik.

 

 Baña udikan onena

 Izango da ondorena,

 Egunkiaren egunkietan

 Beti iraungu dubena.

 Orrelako onezpena

 Otoi dezagun aurrena,

 

 Emaille guztiz ongiña

 Gogo billutzen jauzkiña

 Uda ederren jabetazuna

 Daukazu kendu eziña

 ¡Agur jabe atzegiña

 Biziyaren, jatorkiña!

 


inprimatu